Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Kaleko antzerki taldeen lanak ikusgai Hondarribiko "Artekale" egunean

2014-10-16

Larunbat honetan, urriak 18, Hondarribian ospatuko da "Artekale Eguna".  Hirugarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala helburu nagusia  Euskal Herriko kale antzerki taldeen lanari bultzada ematea da. Hala ere, edizio berri honetan hainbat berrikuntza izango direla azaldu digute antolatzaileek.

bideoaren irudia
Ertzak | Gosearen arazoa

2014-10-16

Geroz eta ohikoa da jendea topatzea edukiontzietan janari bila. Gosea gure jendartera zeharo iritsi da? Gosearen eta elikagaien kudeaketa aztertu dugu. Zein da gaur egungo txiroen perfila? Nola kudeatzen dira elikagaiak, nola batzen dira eta banatzen dira? Horri buruz hitz egiteko hiru ikuspegi edo ertz ezberdin hautatu ditugu. Hala nola, Marije Elorriaga (Bizkaiko Elikagaien Bankua), Unai Aranguren (Via Campesina) eta Xabier Aierdi (Enplegu eta Gizarte politikako saileko zuzendaria).

bideoaren irudia
Skapa | Nafarroa Oinez festa Zangozan!

2014-10-16

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Antzekia izango dugu asteburuan nagusi Bilbon eta Hondarribian, "Artekale" eta "Antzerkizale" egunak asteburuan ospatuko direlako. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: igandean ospatuko da Zangozan, aurtengo Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen jai handia "Esan izan Zangozan" lelopean. Bermeok Erdi Aroko itxura hartuko du "Bermistoria" ekimenari esker, Ziomara Hormaetxe koreografoaren azken lana Donostian izango da ikusgai, Bilboko kaleetan Night Marathon ekimenaren edizio berria topatuko duzue eta Larrabetzun azoka ekologikoa izango duzue.

bideoaren irudia
Zoaz Kanariar Irletara Eroski Bidaiak-en eskutik!

2014-10-16

Hamaikakoa futbol saioan lehiaketa bat jarri dugu martxan. Athletic, Reala eta Eibar euskal taldeen emaitzak asmatuz gero, Kanariar Irletara bidaiatzeko aukera izango duzue. Parte hartzeko argibideak topatuko dituzue iragarkian!

bideoaren irudia
Harri Block: Euskal Herriko Boulder txapelketa eta festa!

2014-10-16

Azaroaren 8an da hitzordua. Bilboko Etxebarrieta plazan egingo da Harri Block Euskal Herriko Boulder txapelketa. Baina ez da lehiara mugatuko, festarako tartea ere egongo da. Etorri lehiaketa ikusi eta festaz gozatzera. Informazio gehiago: www.euskadikotxapelketa.nongrabity.com

bideoaren irudia
IDEMtitateak | Amatasuna eta feminismoa

2014-10-16

Oraingoan, gurasotasunaren gaiari heldu diogu, izan ere, askotan, kontziente ala inkontzienteki amatasunera mugatzen dugu. Nola bizi ditu emakume feminista batek amatasunak ekarri ohi dituen berdintasun desorekak bikotean? Nola bizi dute amatasuna beste herrialde batzuetan? erantzunak IDEMtitateak saioan.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ