Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
"Haka" bat, eskolarteko partiduetan harmailei "gozatzeko eta gozatzen uzteko" eskatzeko

2018-04-09

“Haka” original baten bidez, Gipuzkoako neska-mutilek gozatzeko eta gozatzen uzteko eskatuko diote harmailari eskola-kiroletako partiduen hasieran. Gipuzkoako eliteko kirolariak eta haurrak Haka hori dantzatzen agertzen diren bideo bat prestatu dute, eta ahalik eta gehien zabaldu nahi dute datozen hilabeteetan, irailetik aurrera, den-denek ikasia izan dezaten, eta ohiko errituala izan dadin partiduen aurretik, bi taldeek elkarrekin dantzatzea, indarkeriaren kontrako mezu argia bidaliz.

bideoaren irudia
Puigdemont, kartzelatik irtenda, Berlinera bidean

2018-04-06

Eguneko irudia da: Carles Puigdemont, Neumunsterreko (Alemania) espetxetik irten denekoa. Kataluniako Asanblada Nazionalak pagatu duen 75.000 euroko bermea jarrita atera da, eta irten eta berehala, eskerrak eman dizkie nazioartean babesa azaldu dioten guztiei. Espainiako kartzelatan preso politikoak egotea Europarentzat lotsagarria dela esan du, eta Europako demokrazia Espainian arriskuan dagoela ohartarazi. Politikoki biziberrituta, Berlinera bidea hartu du.

bideoaren irudia
Topa esnearen Euskal sektorearen alde

2018-04-06

Esneak eta bere deribatuek gure dietan jokatzen duten funtzesko rola narbarmetzeko eta gizartea ohartarazteko gure elikadura ohituretan gero eta presentzia urriago izateak dituen ondorioak ikustarazteko  Topa esneraren euskal sektoreren alde ekimena antoaltu du NIREA egitasmoak. Bertan Esne ekoizle, kiroalri, sukaldari eta aurkezlek eman diote babesa argazki baten bitartez.

Gonidatutako nutrizio adituek kezka adierazi dute euskal etxeetan esnekien kontsumoak duen jaitsieragatik ( azken 10 urteetan %30 baino gehiago), beraien propietate nutritiboak frogatuta dauden arren eta hainbat gaixotasun prebenitzeko duten garrantzia handia izan arren.

bideoaren irudia
Puigdemont baldintzapean aske Alemanian, eta Trapero, matxinada egotzita auzipetuta Espainian

2018-04-05

Aske geratu da Carles Puigdemont presidente erbesteratua, baldintzapean bada ere. Alemaniako Auzitegiak ebatzi du ez dagoela matxinada deliturik, eta behin-behinean espetxetik irteteko baimena eman dio, Espainiako Gorenak emandako euroaginduari buruz erabakitzen duen bitartean.

Espainiarentzat, berriz, dena da matxinada Katalunian, eta azken matxinoak, Lluis Trapero Mossos d’Esquadrako buru ohia, eta haren inguruko Kataluniako poliziako arduradun ohiak. "Matxinada" egitea eta "talde kriminaleko kide izatea" egotzi die Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.

bideoaren irudia
Apirilaren 15ean, AJOARRIEROA saioaren lehen atala Iñaki Perurenarekin

2018-04-05

Apirilaren 15etik aurrera, 21:00etan, "Ajoarrieroa" saioa eskainiko du Hamaika Telebistak. Anabel Arraiza lankideak nafarroako jendarteko hainbat pertsona ezagun sukaldatzen jarriko ditu, eurekin batera, gai ezberdinen inguruan modu erlaxatuan hitz egiteko. Lehen saioa, Iñaki Perurenarekin batera osatu dugu, baina zerrenda luze batean, Zuriñe Hidalgo, Oier Sanjurjo, Pello Reparaz, Haizea Zamora edo Amaia Izko azaltzen dira besteak beste.

bideoaren irudia
Primoz Roglic-ek irabazi du Lodosako erlojupekoa eta lider berria da orain

2018-04-05

Esloveniarrak pronostiko guztiak bete ditu eta garaipena eraman du Itzulia-ko laugarren etapan, euskaldunik onena Jonathan Castroviejo izan da. Lodosan lortutako garaipenaren ondorioz sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu du Roglic-ek. Bi etapa geratzen dira eta Landak zein Izagirre anaiek euren aukerak baliatu nahi izango dituzte.