Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Gipuzkoako obra publikoetan klausula sozialak errespetatzen ez direla salatu dute EH Bildu eta Ahal Duguk

2018-10-05
Imanol Lasa diputatuak gaur Zubietako errauste plantara egitekoa zen bisita ofizial bat bertan behera utzi izana ere salatu dute.
bideoa prestatzen
Athletic eta Realaren arteko derbia, bi taldeen koloreak defendatu dituzten jokalari zein teknikariak

2018-10-05
Historian zehar, asko dira Athletic zein Realaren elastikoa defendatu duten jokalariak, norabide batean zein bestean egindako bidaiak. Inkluso, talde bateko jokalari izan eta bestea entrenatu dutenak edo bietan arduradun tekniko gisa aritutakoak. Azken kasuak, Yuri Berchiche, Dani Garcia eta Asier Garitanorenak.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, memoria eta kirol albisteen bilduma

2018-10-05
Kataluniako Generalitateko ezegonkortasun politikoari erreparatu diogu, hasteko. Gizarte gaietan, lan arloko prekarietatearen eta Euskaraldiaren ingurukoak bildu ditugu, besteak beste. Horrez gain, Iruñeko Intsumisioaren parkearen eta San Mamesen Athleticek eta Realak jokatuko duten derbiaren berri ere jaso dugu.
bideoa prestatzen
Athletic eta Reala, dirdira eta hauspoa emango dien garaipenaren bila derbian

2018-10-05
Athletic-ek eta Realak euskal derbia jokatuko dute San Mames-en. Biek ala biek garaipena lortu nahi dute, denboraldi hasiera zailaren ondoren. Iñigo Martinez eta Aduriz jokatzeko moduan daude, aldiz, Willian Jose-ren parte hartzea zalantzazkoa da. Asier Garitanok, Guevara eta Roberto Lopez gazteak deialdian sartu ditu. Beñat Zarrabeitia lankidearen atariko kronika.
bideoa prestatzen
Biribilko programak Bilboko merkatariak euskalduntzen jarraituko du

2018-10-05
BilbaoDendak elkarteak Bilboko Udalarekin batera Biribilko programa aurkeztu dute. 2009tik Hirian merkataritza-sektoreko langileei euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie programa honen bitartez, euren lan ordutegiekin bat datozen txandetan. Ikastaroaz gain, baliabide bereziak jasoko dituzte ikasleek: Euren sekotreko hiztegiak, kartelak itzultzeko doako zerbitzua eta klasera joan izanaren ziurtagiria.
bideoa prestatzen
Euskaraldiak badu bere hamaikakoa Bilbon

2018-10-04
Euskaraldiak badu bere hamaikakoa Bilbon. Hiriko aniztasuna islatzeko helburuarekin kazetari, empresari, artista, ostalari, unibertsitateko irakasle eta euskalgintzako kideak aukeratu dituzte. Bilbo euskaldun gehien duen hiria izanda,hamaikakoren konpromezutariko bat Euskarazko harremanak eta inertziak astintzeko euskaraldiaren zabalpena egite izango da.