Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
NAFARROA GAUR: Urteko balantzea eta aurrera begirakoak

2017-12-13

Nafarroa Gaur debatearen atal berria izan genuen Hamaika Telebistan Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik. 2017ko honetako azken mahai inguruan, Hedoi Etxarte, Nerea Fillat eta Aitor Urrutia aritu ziren analisi desberdinak egiten. Urtean zehar izandako gertakari nagusien balorazioa egiteaz gain, 2018ko aurrikuspen politikoak zein izanen diren azaltzen ere ausartu ziren… Datorren asteartean Nafarroa Gaur saioaren atal berezia izanen da.

bideoaren irudia
Jaurlaritzak Gabonak aurretik deituko du Hezkuntza Mahai sektoriala

2017-12-13

Bi aldeak muturreko posizioetatik aldendu egin beharko direla adierazi du Olatz Alonso Hezkuntza sailburuordeak gaur goizean.

Sindikatuek, berriz, lorpen bikoitza egin zuten atzoko deialdiarekin: lan gatazkan dauden sektore guztiek lanuztea elkarrekin egitea, eta UGT eta CCOOek ere gehiengo sindikal abertzalearekin bat egitea.

%58ko jarraipena izan zuen deialdiak Jaurlaritzaren arabera, eta %75etik gorakoa sindikatuen arabera. Hezkuntza komunitatea indartuta atera da.

bideoaren irudia
BECeko txapelerako zortzi hautagai eta txapel jartzaile jakina: Sebastian Lizaso

2017-12-12

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio dira txapeldun hautagai nagusiak, baina datorren igandean BEC erakustazokan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, inoizko aukera irekienak daudela dioenik ere bada. Finaleko xehetasunen berri gaur eman du Bertsozale Elkarteak, eta, besteak beste, jakinarazi du Sebastian Lizasok jarriko diola txapela igandeko finalaren irabazleari. Bere bertsolari ibilbideaz batera, Joxe Lizaso aita zena ere omenduko dute.

bideoaren irudia
Ibon Iparragirre askatzearen alde, epailearen aginduz egindako mediku txostena

2017-12-12

Hies gaitza dela eta, Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren osasun egoera oso larria da, epailearen aginduz txostena egin duen mediku adituaren arabera. Horrez gain, txostenaren arabera, kartzela ez da leku egokia haren osasun egoera kontuan hartuta, hango bizi-baldintzetan arrisku are handiagoa baitu edozein infekzioren bat hartzeko.

Kataluniari dagokionez, bi kontu: batetik, Carles Puigdemontek Kataluniara itzultzeko asmoa duela, abenduaren 21ean presidente hautatzen badute. Bestetik, Artur Mas presidente ohiari etxea enbargatu dio Kontuen Auzitegiak 2014ko azaroaren 9ko hauteskundeengatik. Neurri bera hartu du Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohien ondasunei dagokienez ere.

Horiek nabarmentzekoak iruditu zaizkigun gaietako batzuk, beste zenbaiti ere erreparatu diegu titularretan.

bideoaren irudia
BERTSO HOP: Finalaren atarian, Unai Agirrek lortu du azken txartela

2017-12-12

Badugu BEC-eko finala lehiatuko duen zortzikotea: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Txapela norentzat izango den jakin aurretik, murgildu txapelketaren barnean Eñaut Gantxegiren eskutik Bertso Hop saioan.

bideoaren irudia
%75etik gorako jarraipena izan du Hezkuntzako grebak

2017-12-12

Greba eguna dute gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan, unibertsitatez kanpoko esparruetan. Beste greba egun bat, bai, aurreko asteetan ere arloz arlokoak egin baitituzte, baina gaurkoak mugarria ezar lezake.

Batetik, lan gatazkan dauden sektore guztiek elkarrekin egin dutela lanuztea: irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek, heziketa bereziko langileek eta Haurreskolak partzuergokoek. Eta bestetik, sindikatu gehiagok bat egin dutelako: orain arteko protestak ELA, LAB eta Steilas sindikatuek antolatu dituzte, baina gaur CCOOk eta UGTk ere bat egin dute deialdiarekin.