Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Azkuna zentroko mediateka 37 egun greba mugagabean

2018-07-05

Azkuna Zentroko Mediatekako langileak 37 egun daramatzate greba mugagabean. Euren prekarietatea salatzeko hasi zuten greba joan den maiatzaren 30ean. Azpikontratazioaren bidez eskaintzen du zerbitzu hau Bilboko Udalak eta langileen eskaeren artean esleipena jasotzen duten enpresen arteko subrogazioa, soldata duinak eta antzinatasuna aitortzea daude. Azken batean, langileek azaltzen dutenez, dagokien hitzarmena aplikatzea nahi dute, alegia, Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren hitzarmena. Enpresarekin akordio batera heldu dira eta Udaletxearen eskuetan dago orain behar den aurrekontu igoera onartzea, baina ordura arte, Aburtoren lantaldea ez da horretarako prest agertu.

bideoaren irudia
Udal gobernuan oposizioa egitea leporatu die Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari

2018-07-04

Udal gobernuaren berrantolaketan, Asironek alkatetzaren esku utziko du berdintasun arloa, eta aurpegi berri bat sartuko du gobernuan: Mikel Armendariz, parte hartze sailean. Onartu du sortu den egoerak eskuin mediatikoa eta politikoari soilik egiten diola mesede.

Horrez gain, Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari aurpegiratu die "gobernu barrutik oposizioa" egin izana, gogorarazi baitu ez dela lehen aldia laukoaren barruan desadostasunak sortzen direna.

bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 4ko albiste nagusiak

2018-07-04

Iruñeko udal gobernuan sortutako krisiari eta Bilbon aurkeztutako Osasunbideak elkarteari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, brebeta euskaraz egiteko aldarrikatuz Bordeleko errektoretzan Seaskak egindako protestaren berri jaso dugu, besteak beste.

bideoaren irudia
Geltoki, ekonomia soziala bultzatzen duen eremua

2018-07-04

Iruñeko autobus geltoki zaharra eraberritu duen proiektua da Geltoki. Ekonomia solidarioa, elikadura burujabetza eta kultur gune alternatiboak sustatzea du helburu. Orain dela aste gutxi batzuk ireki zuten eta harrera ona izan du herritarren aldetik. Geltokin, besteak beste, bertako eta sasoiko produktuak erabiltzen dituen taberna eta jatetxea dago, bigarren eskuko arropa denda, umeei zuzendutako jolas eremuak eta artistendako erakusleiho ere bada.

 

bideoaren irudia
Txente Rekondo: "Lopez Obradorren garaipenarekin, tendentzia bat apurtu da Mexikon, baina aldaketa ez da erraz etorriko"

2018-07-04

Txente Rekondo irakasle eta nazioarteko analistak Mexikoko hauteskundeen emaitzak eta aurrera begira izan lezaketen eragina aztertu ditu.

bideoaren irudia
B-tuber ikastaroak izan dira Bilbon

2018-06-28

Azkue Fundazioak antolatuta, Bilboko udalaren laguntzarekin, parte hartzaileei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeini zaizkie. Ikastaroaren irakasle Ane Atxutegi YouTuberra izan da.