Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: irailaren 5eko albiste nagusiak

2018-09-05
EAErako estatus berriari eta Kataluniako testuinguruari buruzkoak ekarri ditugu gaurko gai politikoetara. Gizarte gaietan, sindikatuen eta euskalgintzako eragileen adierazpenak jaso ditugu, besteak beste. Kultura arloan, berriz, Ordiziako azoka bereziari erreparatu diogu.
bideoa prestatzen
Lan baldintza desegokiak eta prebentziorik eza, lan istripuen abuztu beltzaren eragile

2018-09-05
Abuztua hilabete beltza izan da lan istripuek eragindako heriotzei dagokienez, hamar izan dira guztira. Duela astebete, Gasteizen hil ziren beste bi langile. Datuen atzean dagoen errealitateaz sindikatuetako ordezkarien iritzia jaso nahi izan dugu Hamaika Telebistan. ELA sindikatuko Peio Igeregiren hitzetan, lan baldintza desegokiei eta segurtasun murritzei erreparatu behar zaie. LABeko Ibon Zubielak, berriz, enpresek ezarri beharreko prebentzio neurrien gabezia salatu du.
bideoa prestatzen
“Infernuko gazta” izan da Ordiziako Idiazabal Gazta lehiaketaren 45. Edizioaren irabazlea

2018-09-05
Lekarozko S.C. Kortariarena da gazta. San Sebastian Gastronomia kongresuak eraman du gaztaren erdian txapelketaren osteko enkantean, 8.750€ ordainduta. Ordiziako euskal jaietan, gaztaz gain, barazki postuak eta onddo eta perretxikoen erakusketak, baita abereen erakusketa eta lehiaketak ere gozatzeko aukera egon da.
bideoa prestatzen
Sindikatuen arabera, lan baldintzen prekarizazioa da istripuen oinarri nagusia

2018-09-05
43 pertsona hil dira aurten, udan 15, lan istripuen ondorioz. Egoera lazgarri honen aurrean, Hamaika Telebistan sindikatu nagusien iritzia jaso nahi izan dugu. Beharginen baldintzen "prekarizazioa" giltzarritzat jo dute.
bideoa prestatzen
LAB-ek lan harremanak duintzean eta aldaketa sozial eta politikoa lortzeko borrokan jarraituko du

2018-09-05
LAB Sindikatuak datorren kurtsorako erronkak aurkeztu ditu. Lan harremanak duintzeko lanean eta aldaketa sozial eta politikoa lortzeko borrokan jarraituko dutela adierazi du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak. Estatus berriaren inguruan ere aritu da Aranburu. Erabakitzeko eskubidea eta enplegu arloko eskuduntza guztiak bereganatzea ezinbestekotzat jo du LAB-ek.