Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
"Gasteiz, Martxoak 3", memoriaren transmisiorako filma.

2018-09-20
Justizia, egia eta erreparazioa. Horiek eskatzen ditu Martxoak 3 elkarteak 1976an Gasteizko sarraskiaren biktimentzako. Gariza Films eta Sonora Estudios-ek gertakariaren inguruko filma ekoitzi dute. Ekoizleek berek sozializaziorako proiektua dela diote.
bideoa prestatzen
Jagoba Codo euskal preso gaixoa egoera larrian dagoela salatu du Sarek

2018-09-20
Jagoba Codo euskal presoa larriki gaixorik dagoela salatu du Sarek. Gaixotasun larria dauka Codok eta tratamendu egokirik ez du jasotzen. Gainera, bere zigorraren hiru laurdenak beteta dituela gogorarazi du Sarek eta, hortaz, kalean egon beharko lukeela. Hori salatzeko giza kate ibiltarian parte hartzeko deia egin dute, datorren larunbatean eguerdiko 12etan Easo Plazatik Bretxaraino.
bideoa prestatzen
Martxoaren 3ko sarraskia pantaila handira

2018-09-20
Irailaren 26an aurkeztuko da Zinemaldian martxoaren 3ko filma eta datorren urteko martxoan estreinatuko da aretoetan. 7 urte inguruko lana izan da, Gariza films eta Sonora Estudios-ek ekoitzita. Horretaz gain, soinu bandak, jaialdiak eta dantza tradizionala aste honetan Artekalen.
bideoa prestatzen
Kirol egokituak egiteko programa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eskutik

2018-09-20
Kirol egokituak egiteko programa aurkeztu du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak. Helburua kirol egokitua eta jarduera fisiko irisgarriak sustatzea eta, aldi berean, bisibilizatzea da. Horrela, ezgaitasunak dituzten kirolarien presentzia handitu eta gazteak antolatutako jarduera irisgarriak egitera animatzea nahi dute ekimenaren bidez.
bideoa prestatzen
Baskonia, Superkoparen bila, Euroligako lauko finala Gasteizen jokatuko den kurtso ilusiogarriko lehen erronka

2018-09-20
Denboraldi berriari ekiteko, Baskoniak jarraikortasunaren bideari ekingo dio. Pedro Martinezen aginduetara, Matt Janning-ek eta Toko Shengeliak euren kontratuak berriztu dituzte eta gasteiztarrek iazko egitura mantedu dute. Fitxaketa nagusiak, Shields, Hiliard eta Penava bosniarra dira. Kurtsoko lehen erronka, Galizan jokatzekoa den Superkopako finalerdietan, Bartzelonaren aurkako partida izango da. Arabarrek, titulua eskuratu eta ACB Liga modu baikorrean hasi nahiko dute. Erraztasunik gabeko bide honetan, Baskoniak begiz jota duen beste helburua, 2019ko maiatzean, Gasteizen jokatzekoa den Euroligako lauko finala da. Guzti honen inguruan aritzeko, Joseba Sanchez-ekin egon gara.
bideoa prestatzen
Txente Rekondo: "Batasunerako bidearen erakusle da bi Koreen arteko goi bilera"

2018-09-20
Goi bilera egin dute Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak eta Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak, Piongiangen. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituari analisia eskatu dio Hamaika Telebistak, bi Koreen arteko gerturatze prozesuaz. Besteak beste, Hego eta Ipar Korearen arteko prozesuaz AEBek har dezaketen jarrerari erreparatu dio Rekondok.