Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Mikel Urrutikoetxea: "Arerioari errespetua zor zaio, bereziki irabazten duzunean"

2015-07-07

Udakoak saioan Mikel Urrutikoetxea pilotariarekin izan gara. Buruz Buruko Txapelketa Nagusia irabazi berritan, ilusioa eta umiltasuna nabari zaizkio Zaratamoko aurrelariari. Finalaz, txapelaz, eta beste hainbat kontuz aritu gara Urrutirekin.

bideoaren irudia
Hondarribiko ondare historiko eta naturala

2015-07-07

Mendialdea eta kosta uztartzen ditu Hondarribiak. Txingudi bailarako herriaren ondare historiko eta naturala aberatsa da oso. Guadalupe, hirigune historikoa, Agroaldea, azoka, portua, gastroteka, ... Asko dira bisitatu eta ezagutu beharreko gune zein egitasmoak. Horien bilduma egin dugu Hondarribiko udalaren eskutik.

bideoaren irudia
Aste Nagusiari begira dago Hor dago! Abante konpartsa

2015-07-06

Euskaldunon Egunkariari laguntzeko sortu zuten Hor dago! Abante konpartsa. Hogeita hiru urte beteko ditu aurten. Bilboko Aste Nagusirako hilabete luze falta den arren, prestaketa lanetan dabiltza eta beraiekin izan gara.

bideoaren irudia
890 haur donostiar ari dira "Oporretan Euskaraz" udalekuetan parte hartzen

2015-07-06

Euskara ikasgeletatik aisialdira ateratzeko asmoz, "Oporretan Euskaraz" udalekuak antolatu ditu beste behin ere Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Guztira 890 haur ari dira parte hartzen hiriko auzo gehienetara zabaldu duten ekimenean. Besteak beste, "Euskara eta Pilota Beti Lagun" ekintzak dira aurtengo berrikuntzetako bat. Karmelo Balda pilotalekuan izan gara begirale eta haurrekin.

bideoaren irudia
Udakoak | Hondarribia, Abante Konpartsa eta Oporretan Euskaraz udalekuak

2015-07-06

Udakoak saioaren Zirt edo Zart atalean, hiru erreportaje bildu ditugu. Hondarribiko ondare historiko eta naturala ezagutu dugu. Bilboko Hor dago! Abante konpartsaren ibilbidea errepasatu dugu kide baten eskutik. Eta azkenik, Donostiako "Oporretan Euskaraz" udalekuen ekintzak bertatik bertara ikusi ditugu, haurrekin hitz egitearekin batera.

bideoaren irudia
XXVII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak

2015-07-04

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte Andoainen. Aurtengoan lau kazetari izan dira sarituak. Sari Nagusia Julen Iriondok jaso du eta Kazetari Berria Saria Samara Veltek. Bestalde, bi sari berezi egon dira, Iñigo Astiz eta Mikel Ibargoienentzat.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes