Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Egia eskatzen dutenak jazartzea salatu du Sanferminak 78 Gogoan plataformak

2018-07-18

Hainbat herritarrek poliziak Iruñean duen egoitzara joan behar zuten azalpenak ematera, baina uko egin diote deklaratzeari. Plataformak argi utzi du beren gain hartzen dutela erantzukizun osoa, eta krimena ez argitzea salatu dute.

Herritar horiek jaso dituzten zitazioetan aipatzen denez, "Espainiako Estatua iraintzea" leporatzen diete. Elkartetik jakinarazi dutenez, urtarrilean abiatu zuten kanpaina baten parte dira pankarta horiek eta orain arte ez dute halako deirik jaso. Hargatik, uste dute adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat dela salaketa.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari berriaren jarrera ere salatu dute, haren ardurapean baitaude poliziak. Ordezkaritzak publiko egindako prentsa oharrean, lehen aldiz, German Rodriguezena hilketa izan zela agerti dela nabarmendu dute. Ondorioz, ez zaie onargarria iruditzen gertaera haiek ikertu ordez, ikertzea eskatzen dutenen aurkako diligentziak irekitzea.

bideoaren irudia
Konpartsakide Eguna ospatuko dute larunbatean, Karpatxo eta Mekanotxin-ekin batera

2018-07-18

Bilboko Aste Nagusia gero eta gertuago dago. Aurtengoa zita berezia izango da, lehenengo edizioa ospatu zenetik 40 urte betetzen direlako. Horiek horrela, Bilboko Konpartsak motoreak berotzen ari da eta Konpartsakide Eguna aurkeztu du. Bertan, konpartsa guztietako kideak biltzeaz gain, Karpatxo eta Mekanotxin umeentzako pertsonaia berrriak eta Euskolabel zein Bizkaiko Txakolina-ren eskutik bertako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Hurrengo egunetan, egitaraua eta bestelako berrikuntzak aurkeztuko dituzte.

bideoaren irudia
Bilbao Dendak, HemenGO SHOPPING ekimena jarri du martxan, bertako merkataritza bultzatzeko

2018-07-18

Bilbao Dendak, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, HemenGO SHOPPING ekimena jarri du martxan, bertako merkataritza bultzatzeko proiektua. Irailaren 22ra arte, Bilboko hainbat komertzio barrutik ezagutzeko aukera izango dute erabiltzaileek ibilbide gidatuetan. Horretarako, hiru ibilbide programatu dituzte: “Gourmet” ibilbidea, “Moda” ibilbidea eta “Euskal” ibilbidea. Gainera, “Local is better” lemapean, bertako merkataritza-gidak zabaldu dira Bilboko dendak bisitari eta bilbotarren artean hiriko komertzioak ezagutzera emateko.

bideoaren irudia
Presoak gerturatzeko Madrilen asmoa berretsi du Sanchezek

2018-07-17

Izan ere, Aitor Esteban diputatu jeltzaleak eskatu dio konplexuak utzi eta mugi dadila, Euskadin ere elkarbizitza hobetu dadin. EH Bildu koalizioko diptuatu Marian Beitialarrangoitiak, bere aldetik, argia izateko eta presoak hurbilduko dituen edo ez zehazteko esan dio.

bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 17ko albiste nagusiak

2018-07-17

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak euskal presoak gerturatzeko asmoa berretsi izanari erreparatu diogu. Horrez gain, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak erakunde publikoei egindako eskariari ere eskaini diogu arreta, Bilbora iristen den edozeini duintasuna bermatzeko baliabideak ezartzea aldarrikatu baitu.

bideoaren irudia
AHT: Txosten bat eta bi irakurketa ezberdin

2018-07-17
Oso irakurketa ezberdinak egin dituzte Gobernu eta oposizioak Europako Kontu Auzitegiak kontinenteko AHT lineei buruz egindako txostenaz.