Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Kalepoza, Alde Zaharreko kofradia

2014-08-09

Kalepoza, Donostiako Alde Zaharreko kofradia gertutik ezagutu dugu. Haiekin izan gara Aste Nagusi Piratari hasiera eman baino ordu batzuk lehenago.

bideoaren irudia
Onintza Mokoroak bota du Donostiako festei hasiera eman dien kanoikada

2014-08-09

Lehertu da festa Donostian. Aurten, lehen aldiz Onintza Mokoroa Luis Mokoroa Artillero Nagusiaren alaba izan da kanoikadako metxa piztu duena. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak luzatu dio horretarako gonbita.

bideoaren irudia
Ze Esatek taldeak eman die hasiera Aste Nagusiko kontzertuei

2014-08-09

Ze Esatek taldeak eman die hasiera Sagueseko Aste Nagusiko kontzertuei. Diska berria entzuteko aukera izan dute bertara hurbildutakoek eta hainbat sorpresa ere prestatu dituzte. Beraiekin egoteko aukera izan dugu kontzertu aurreko une horietan.

bideoaren irudia
Aste Nagusirako zer asmo dute donostiarrek?

2014-08-09

Aste Nagusia hastear, kalera atera gara donostiarrek zer asmo duten ikusteko.

bideoaren irudia
Donostiako Piratak oztopo guztiak gaindituz festarako prest

2014-08-09

Donostiako Piratek traba asko gainditu ostean lortu dute La Flamenka gunea jarri eta aurreikusita zuten egitaraua mantentzea. Urtero bezala ekintza ugari antolatu dituzte. Aurtengo berrikuntza, ordea, kofradia berrien sorrera izango da. Guztira bederatzi dira. Aste Nagusiari ekin aurretik haiekin biltzeko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Donostia 2016: egitasmoen bilduma

2014-07-28

Urte seinalatua izaten ari da Donostia 2016 hiriburutzarentzat. Ekimen asko antolatu dituzte, eta beste hainbat dira datozenak. Programa berezi honetan, Olatu Talka, Ziklobia, San Juan baleontziaren berreraikitzea eta bulegoaren inaugurazioa jaso ditugu. Egitasmo guztiek harrera bikaina izan zuten. Baita, "Oreka" abesti ofizialak ere.