Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Sakelakotik | Elkarrekin bakarrik

2013-11-13

ElkarrekinBakarrik antzezlana ezagutu dugu, Mauma taldeak aurkeztu berri duena BAD antzerki eta dantza jaialdiaren barruan. Bukatu gabe dago oraindik pieza, eta work in progress gisa erakutsiko du. Teknologiak giza harremanetan izan duen eragina lantzen du antzezlanak, eta teknologia baliatzen du horretarako. Publikoarekiko hartu-emanean, kasurako. Gure sakelakoarekin ere parte hartu dugu antzezlanean.

bideoaren irudia
Igor Ortega: "Kooperatibismoa ez dago kolokan, baina logika enpresariala gailendu zaio sozialari"

2013-11-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Igor Ortega LANKIko kidea izan dugu. Fagorren krisiak mahai gainean jarri duen galderaren inguruan aritu gara: kooperatibismoa kolokan al dago? LANKI, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegiko kideek argi dute erantzuna, ez, ez dagoela kolokan.

 

bideoaren irudia
Jon Mirena Landa: "Biktima batzuen sufrimendua erabili dute salbuespen neurriak ezartzeko"

2013-11-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Jon Mirena Landa EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Estrasburgo Parot Doktrinaren inguruan emandako ebazpena aztertu dugu berarekin.

bideoaren irudia
Aizank! | Gazteek ba al dakite zein droga kontsumitzen duten?

2013-11-11

Aizank!-en hirugarren saioan gazteen arteko biolentziaren inguruan hausnarketa egin dugu Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan. Gainera, Gasteizen ere izan gara, Ai Laket!! elkartearekin. Droga kontsumo arduratsuaren alde egiten du lan honek. Besteak beste, droga analisi bat gertutik ikusi dugu. Hernanin, ere, errugbi taldeko neskekin izan gara.

bideoaren irudia
Tantaz tanta kaleak betez

2013-11-11

"Tantaz tanta"  ekimena aurkeztu zuten larunbatean Gernikan. Tantaz tantak biktima guztien aitorpena eta presoak etxeratzeko bidea aldarrikatuko du urtarrilaren 11n Bilbon. Presoen egoera "bakea lortzeko oztopoa" dela uste dute.

bideoaren irudia
Ander Iturriotz: "EAJ eta EH Bildu elkarrekin ikusiko autodeterminazioaren bidean"

2013-11-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Ander Iturriotz soziologoa izan dugu. Autodeterminazioaren inguruko gaia landu dugu berarekin, eta Fagorren aferari ere tartea eskaini diogu.