Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Arraztalo elkartearen kontsumo taldeak harrera bikaina izan du Oiartzunen

2014-12-17

Lau urte dira Oiartzungo hainbat familiek Arraztalo elkartea sortu zutela. Gaixotasun psikikoa zuten senideei laguntzeko egin zuten, lan eginez beraien ekarpena egin zezaten. Baratza landu eta garaian garaiko produktuekin saskiak osatzen dituzte beraien kontsumo talderako. Oiartzungo 30 familiek jasotzen dute astelehenero saskia, eta itxaron zerrenda dute.

bideoaren irudia
Bidazi kontsumo taldea ezagutu dugu

2014-12-16

Arazoak arazo, asko izan dira azken urteotan nekazaritza eredu berriei lotuta jaio diren ekimenak Euskal Herrian, eta baita kontsumo eredu berrien aldekoak ere. Hain zuzen ere, horietako bat ezagutu nahi izan dugu. Bortzirietan izan gara, Bidazi kontsumo taldearen inguruan gehiago jakiteko.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

bideoaren irudia
Loretxu Bergunian: "Israeldar gobernua ez da ezer hemengo gobernuen babesik gabe"

2014-12-16

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Loretxu Bergunian brigadistarekin izan gara. Uda honetan Palestinan egon da bera eta bertako egoeraren inguruan aritu gara hizketan. Euskal Herritik Palestina nola lagundu dezakegun ere azaldu digu eta besteak beste, Yallah-EH atariaren berri eman digu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Nekazaritza eredu berriak eta Bidazi taldea

2014-12-16

Nekazaritzaren inguruko laugarren eta azken atalean, nekazaritza eredu berriez jardun dugu. Asko izan dira azken urteotan Euskal Herrian eredu berri horiei lotuta jaio diren ekimenak, eta baita kontsumo eredu berrien aldekoak ere. Horietako bat ezagutu nahi izan dugu: Bidazi taldea.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

 
bideoaren irudia
Irujo, 2014ko erregea

2014-12-16

Urteko hiru txapel handiak janztea lortu du Juan Martinez de Irujok, 4 eta erdiko finalean Olaizola II.a 22-17 menderatuta. Historian zehar, Julian Retegi eta Irujo bera dira urte berean hiru txapel preziatuenak janztea lortu duten pilotari bakarrak. Iberoarrak, ordea, hizki larriz idatzi du bere izena pilotaren historian, lehena baita hirukoa (Binakakoa, Buruz-burukoa eta Lau eta erdikoa urte berean irabaztea) bi urte ezberdinetan lortzen. 2006an egin zuen lehen hirukoa, eta aurten bigarrena. Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Aimar baino gehiago izan da Irujo, eta merezita irabazi du txapelketa.

bideoaren irudia
Euskal derbiaz luze eta zabal aritu gara (bigarren zatia)

2014-12-16

Real Sociedad 1 - Athletic 1. Asteburuko euskal derbiaren analisia egitearekin batera, bi taldeetako entrenatzaile eta jokalarien adierazpenak jaso ditugu.