Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Europako hiru andretik batek erasoren bat jasan du eta lotsa dela eta ez du salatu

2014-03-05

Martxoaren 8aren atarian emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datu gordinak ezagutarazi ditu Oinarrizko Eskubideen Europako Batasuneko Agentziak. Bost andretik batek jasan du bikotekidearen indarkeria, %5 izan dira bortxatuak eta %55 sexu jazarpena jasandakoak dira. Datu hauek ikerketa mardul baten ondorio dira batasuneko 28 herrialdeetan 42.000 elkarrizketa egin dituzte eta esan bezala egoera gordina azalarazi dute.

 

bideoaren irudia
Ana Perez: "Eskubide Sozialen Kartako ondorioekin Jaurlaritzara ere joango gara"

2014-03-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, Ana Perez STEE-EILAS sindikatuko kide eta Eskubide Sozialen Kartaren sustatzaileen taldeko kidearekin izan gara. Besteak beste, kartak dituen helburuan hitz egin dugu eta Bilbon egindako Ekonomia Foro Globalaz galdegin diogu.

bideoaren irudia
Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-04

Gizonek eta emakumeek kobratzen dituzten soldaten arteko desberdintasuna izango da Bilboko Udalak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Horrekin batera, Emakumearen egunean, genero indarkeria salatuko dute.

bideoaren irudia
"LOMCErik gabeko herriak" dinamika aurkeztu du Hezkuntza Plataformaren Topaguneak

2014-03-04

Hezkuntza Plataformen Topaguneak "LOMCErik Gabeko Herriak" dinamika aurkeztu du gaur Bilboko Bolsa aretoan. Hiru gai nagusiren inguruan bildu direla adierazi dute: LOMCEren aurkakotasuna, hau ez aplikatzeko konpromisoa eta kalitatezko hezkuntza herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, inklusibo, demokratiko, aniztun eta euskaldunaren aldekotasuna. Dinamika, sinadura bilketa erraldoi batekin abiatuko dute

bideoaren irudia
Emakumeen enplegu duinaren alde mobilizatzeko deia luzatu du LABek

2014-03-04

Datorren larunbata martxoaren 8a dugu eta testuinguru horretan LAB sindikatuak egingo dituen mobilizazio eta ekimenen berri eman du,mobilizazio ezberdinak baina denak emakumeentzako enplegu duina eskatzera bideratuak. Izan ere, datuek errealitate gordina erakusten dute. Krisi ekonomikoak bultzatutako murrizketak eta prekarietate egoerak emakumeek pairatzen dute gehien bat. Emakume pentsionisten errealitate gordinaz ere mintzatu da LAB bizitzeko beste ematen ez duten prestazioak dituzten pentsiodunak.
 

bideoaren irudia
Langabeziak gora egin du otsailean, Nafarroan izan ezik

2014-03-04

Otsailean urtarrilean baino 1.784 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. EAEn beharginen kopurua igotzen ari den bitartean, Nafarroan jaitsi egin da. Lurralderik kolpatuena Bizkaia izan da, %1,25eko langabezia hazkundearekin. Gipuzkoa berriz, hazkunde apalena izan duen eskualdea izan da. Sektoreka aztertuz gero, industrian behargienen kopuruak behera egin duen bitartean, nekazaritzan eta zerbitzuetan hazi egin da.