Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Ibilaldia egunez aldatzea ez dela kapritxoa izan argitu du Tellituk

2014-02-28

Gernikan ospatuko den Ibilaldiaren data aldaketak sortutako polemika baretzeko agerraldia egin du Ikastolen Elkateak. Ibilaldia astebete atzeratzeak Eskola Publikoaren jaiarekin bat egitea eragin du eta azken egunetan asko izan dira erabaki honen kontra altxatu diren ahotsak. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko zuzendariak erabakia behartuta aldatu dutela azaldu du, hasiera batean erabakitako egunean, maiatzaren 25ean, Europako hauteskundeak ospatuko baitira.

bideoaren irudia
Astigarraga bisitatuko dugu Antton Olariagaren konpainian!

2014-02-28

Sagarrondotik saioaren denboraldiko bigarren atalean, Astigarragara hurbilduko gara. Bertan Antton Olariaga marrazkilariaren konpainia izango dugu. Bestalde, Sagardoetxea bisitatu eta Gazta eta Sagardoaren pasaportea ezagutuko dugu.

bideoaren irudia
Argindarraren prezioa orduz ordu kalkulatuko da

2014-02-28

Espainiako Gobernuak argiaren tarifa arautua kalkulatzeko proposatzen duen sistema berrian ez da hiru hilabeteko enkanterik egingo. Enkantearen garaia amaituta, merkaturen gora beherena iritsiko da Hegoaldeko argindarraren prezioetara. Herritarrek une oro merkatuan dagoen prezioa ordaindu beharko dute.

bideoaren irudia
Ikerketa batzordeak dimititzeko eta bozak aurreratzeko eskatu dio Barcinari

2014-02-28

PSNk martxoaren 7ra arte izango du zentsura mozioa aurkeztu edo ez erabakitzeko epea. Baina gaurkoan PSNk, Bilduk, Aralar NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik gaitzetsi egin dute Barcina eta Goikoetxearen jarduera.

bideoaren irudia
Zabortegiak ixteko proposamena txalotu dute Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek

2014-02-28

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiru zabortegiak ixteko proposamena aurkeztu ostean, Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek Aldundiaren jarduna txalotu eta Gipuzkoa iraunkorrago baten aldeko aldarrikapena egin dute. Akordio politiko zabal baten beharra azpimarratu dute, eta ulergaitzat joko luketela proposamenak aurrera ez egitea. Gipuzkoa iraunkorrago bat lortzeko bidean konpromezua eskatu dute.

bideoaren irudia
Galiarren Aroan murgiltzeko aukera duzue Donostiako San Telmo Museoan

2014-02-28

Donostiako San Telmo museoaren erakusketa berria Cesar aurreko Akitania ezagutu eta Galiarren Aroan murgiltzeko aukera paregabea da. Haien erritu, merkataritza bidaiak, bitxiak, gerrarako tresnak eta abar ikustearekin batera, herri galiarrean barneratuko da bisitaria. Erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu ditu museoak: tailerrak, bisita gidatuak, artisau erakustaldiak... Datorren maiatzaren 25a arte izango duzue zabalik.