Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Mungiako jaietan ondo baino hobeto pasa genuen

2014-07-07

Ezagunak dira Mungiako San Pedro jaiak, eta aukera izan genuen gertutik ospatzeko. Giro ederra topatu genuen Bizkaiko herrian eta gu ere animatu ginen parte hartzera.

bideoaren irudia
Soinuederren laguntzaz ezagutu dugu kontzertu baten atzean dagoena

2014-07-04

Denok izan gara kontzertu ala emanaldi batean, baina gutxik ezagutzen dute benetan horren atzean dagoen prestaketa lana. Soinuederren izan gara, euren lana, soinu-teknikariena, argiztatzen dutenena... gertutik ezagutzeko.

bideoaren irudia
Olinpik News | Bosgarren atala

2014-07-03

Hernaniko Olinpiada herrikoien inguruko saioren bosgarren atala osorik ikusi ahal duzue.

bideoaren irudia
9 Terdietan Plazan | Andoain, Lasarte, Usurbil, Portugalete eta Soinueder

2014-07-03

Denboraldi berriko lehen atalean, Andoaingo San Joanetan egiten den Azeri Dantza ezagutu dugu. Lasarteko San Pedro jaietako txupinak eta Sorgin dantzak emandakoak ere gogora ekarri dugu. Usurbilgo Santixabeletan oilasko biltzaileekin lanean aritu gara eta Soka Dantzan ere bai. Horrez gain, Portugaleteko Giako Ama Birjinaren festako giro apartaz gozatu dugu. Azkenik, Soinuederrek Larrabetzun duen egoitzara hurbildu gara ikuskizunen logistika nola egiten duten ikusteko.

bideoaren irudia
Andoaingo San Joan jaietan, Axeri Dantza protagonista

2014-07-03

Gaurkoan Andoainera gerturatu gara bertako San Joan Egunean egiten den Axeri Dantza ezagutzera. Beraiekin murgildu gara egun honetan, dantzaz gain, eguna baita berezia beraientzat.

bideoaren irudia
Oilasko bila aritu gara Usurbilgo gazteekin

2014-07-03

Santa Ixabelak ospatu dituzte Usurbilen. Azken urteotako ohitura da gazteak baserriz baserri oilasko bila aritzea. Bide hori nola egiten duten ikusi dugu. Horrez gain, Soka Dantza ezagunaren sekretuak ere ezagutu ditugu.