Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Esatea Libre | Parot doktrinaren ezabaketa hizpide

2013-10-23

Denboraldiko bigarren eztabaida politikoak askorako eman du. Estrasburgok Parot doktrina baliogabe jo ostean, Ines Del Rio euskal presoa kalera atera da. Horrek askotariko erantzunak izan ditu, eta horien isla jaos nahi izan dugu mahai inguruan. Pentsioen erreformaz ere aritu gara. Solaskideak: Gorka Maneiro (UPD), Maribi Ugarteburu (EH Bildu) eta Josune Gorospe (EAJ).

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Enpresen demografia eta Orkestra

2013-10-23

Euskal Herriko enpresa demografia aztertu dugu. Batez ere, azken bost urtetan sortu eta itxi diren establezimenduen inguruan, hauen jarduera adarra zein den, teknologia maila, jatorria… horretaz guztiaz eta gehiago landu dugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Mari Jose Aranguren izan dugu, Orkestrako, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa zuzendaria. Arangurenek enpresen tamainak eta kokalekuak hauen lehiakortasunean duen eraginaz azalpenak eman dizkigu.

bideoaren irudia
Alfonso Zenon: "Europa ikusten ari da Espainian giza eskubideak kolokan daudela"

2013-10-22

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Alfonso Zenon abokatua izan dugu. Parot Doktrinaren inguruan hitz egin dugu berarekin batez ere. Ines Del Rio kartzelatik atera berri den honetan, Estrasburgoko ebazpenak gainontzeko euskal presoei nola eragingo dien azaldu digu Zenon abokatuak.

bideoaren irudia
Jon Iñarritu: "Autodeterminazioan adostasuna alde bakarrekoa izan beharko da"

2013-10-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatua izan dugu. Autodeterminazio eskubideaz, galdeketaz eta Estrasburgoko ebazpenaz hitz egin dugu, besteak beste. 

bideoaren irudia
Madrilek 56 euskal preso berehala aske utzi behar dituela adierazi dute abokatuek

2013-10-21

Ines Del Rioren abokatuek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren ostean Parot doktrinaren pean dauden 56 euskal presoak espetxean jarraitzeko inolako oinarri juridikorik ez dagoela azaldu dute. Gainera Espainiako gobernuak  Europako sententzia aplikatu behar duela esan dute, doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utziz, pertsona horiek guztiak zigorra beteta dutelako.

bideoaren irudia
Saioa Crespo: "Gure helburua da Euskal Herri osoak ikustea Tuteran euskaraz nola bizi garen"

2013-10-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Saioa Crespo Argia ikastolako irakaslea izan dugu. Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez festaz hitz egin dugu. Nafarroa hegoaldeko herria izanik, euskarak bertan duen presentzia indartzea dute helburu, eta jendearen babesa eskatu du.