Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Zer asmo dute gazteek Durangoko Azokan?

2014-12-05

Durangoko Azokak gazte eta haurren egunarekin ekin dio 49. edizioari. Benetan arrakastatsua izan da. Haiekin izan gara eta egun hauetan egingo dutenaren inguruan galdetu diegu. Gazteentzako gauza interesgarriak al daude Durangoko Azokan?

bideoaren irudia
"Abby Potxola" elkartasun diskoa kaleratu du Otxandategi Abestaldeak

2014-12-05

Otxandategi Abestaldeak "Abby Potxola" diskoa kaleratu du. Abby haur senegaldarra Euskal Herrira etortzekoa zen bere gaixotasuna sendatzera. Iritsi baino lehenago hil zen ordea. Hortik abiatuz, Senegaleko egoera ikustarazi nahi du abesbatzak kaleratu berri duen elkartasun disko honekin. Abbyren aitarekin, eta partehartzaile batzuekin izan gara.

bideoaren irudia
10 sari eta 10 sorpresa Lekeitioko Euskal Zine Bileran

2014-12-04

Guztira Lekeitioko Euskal Zine Bileran hamar sari banatu ziren. Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta film onena saritu zituzten amateur zein profesional kategorietan. Hauei, Gazte 22 saria eta Antzar Morea sariak gahitu behar zaizkie. Zuzendaritza Onenaren Saria Aitor Arregik jaso zuen Zarautzen erosi zuen lanagatik. Sariok larunbatean egindako gala handian banatu ziren eta gu bertan izan ginan eta sarituekin hitz egiteko aukera ere izan genuen.

 

bideoaren irudia
Oarsoarrak saria Kimutx elkartearentzat

2014-12-04

Kimutx kultur elkarteak jaso zuen “Oarsoarrak Euskararen Saria”. Aldiz, Izaskun Madariaga irakasleari aipamen berezia egin zion Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Ekitaldi berezia arazoaren 28an egin zuten Errenteriako Xenpelar etxean. Sari banaketarekin batera, musika eta kantuek ere hartu zuten areto nagusia.

bideoaren irudia
Skapa | Kulturaren Plazan buru belarri!

2014-12-04

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Aitor Arregik Zarautzen erosi zuen lanagatik lortu zuen Lekeitioko Zine Bileran zilarrezko antzarra. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Kulturaren Plaza edo Durangoko Azoka zuek gura duzuen izena eman ahal diogu baina gauza da lau egunez Durangoko Azokako Landako Gunean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako idazle, musikari eta sortzaileek bat egingo dutela. Zalantza gabe hauxe izango da asteburu luze honetako hitzordurik garrantzitsuena baina honekin batera Arrietan azoka topatuko dugula edota Araba Encounter asteburuan gauzatuko dela kontatuko dizuegu gaurko saioan.
 

bideoaren irudia
Euskaldunok umore berezia dugu?

2014-12-04

Euskal umoreaz aritu gara. Topikoa al da euskaldunak serioak garela? Hain serioak al gara? Bertsolaritza, abestiak, herri antzerkiak, inauteriak, ahozko umorea... Umorea hainbat esparrutan eman da gure kulturan.