Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Landakoenea | Ireki ateak kulturari!

2014-12-05

Abiatu da 49. Durangoko Azoka eta era berean, azokatik bertatik, Hamaika Telebistak Berriarekin elkarlanean ekin dio "Landakoenea" saioari. Musika taldeei dagokionez, Hesian eta Berri Txarrak taldeak izan ditugu gurean. Bestalde, John Andueza idazlea elkarrizketatu dugu Iñigo Astiz Berriako kazetariaren laguntzaz eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak Durangoko Azokan datozen egunetan izango denaren berri eman digu.

bideoaren irudia
Molde guztiak apurtuz dator Berri Txarrak taldea Durangoko Azokara

2014-12-05

Berri Txarrak taldea "Denbora da poligrafo bakarra" izeneko lanarekin iritsi da Durangora. Hiru diskek osatzen dute taldearen azken lana. Bakoitza ekoizle banarekin egin dute eta beraz, emaitza ez da edonolakoa izan. Ausartu eta euren musika moldeen inguruko aurreiritziekin hautsi nahi izan dute. Baita lortu ere. Gurekin izan ditugu Landakoenea saioan eta azokan ez ezik, aurrera begira dituzten erronken berri eman digute.

bideoaren irudia
Lan berriarekin gelditu gabe hegalak astintzeko asmoa du Hesian taldeak

2014-12-05

Doinu berriekin dator Hesian musika taldea Durangora. "Hegalak astinduz" du izena talde nafarraren azken lanak eta aurreko diskoetatik bereizten bada ere, Hesian-en nortasunak bere horretan jarraitzen duela azaldu digu Fran Urias taldekideak. Izenak dioen bezala, haien asmoa, traba guztien gainetik hegalak astindu eta gozatzea dela esan digu.

bideoaren irudia
Zer asmo dute gazteek Durangoko Azokan?

2014-12-05

Durangoko Azokak gazte eta haurren egunarekin ekin dio 49. edizioari. Benetan arrakastatsua izan da. Haiekin izan gara eta egun hauetan egingo dutenaren inguruan galdetu diegu. Gazteentzako gauza interesgarriak al daude Durangoko Azokan?

bideoaren irudia
"Abby Potxola" elkartasun diskoa kaleratu du Otxandategi Abestaldeak

2014-12-05

Otxandategi Abestaldeak "Abby Potxola" diskoa kaleratu du. Abby haur senegaldarra Euskal Herrira etortzekoa zen bere gaixotasuna sendatzera. Iritsi baino lehenago hil zen ordea. Hortik abiatuz, Senegaleko egoera ikustarazi nahi du abesbatzak kaleratu berri duen elkartasun disko honekin. Abbyren aitarekin, eta partehartzaile batzuekin izan gara.

bideoaren irudia
10 sari eta 10 sorpresa Lekeitioko Euskal Zine Bileran

2014-12-04

Guztira Lekeitioko Euskal Zine Bileran hamar sari banatu ziren. Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta film onena saritu zituzten amateur zein profesional kategorietan. Hauei, Gazte 22 saria eta Antzar Morea sariak gahitu behar zaizkie. Zuzendaritza Onenaren Saria Aitor Arregik jaso zuen Zarautzen erosi zuen lanagatik. Sariok larunbatean egindako gala handian banatu ziren eta gu bertan izan ginan eta sarituekin hitz egiteko aukera ere izan genuen.