Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Euskal zinemaren egoera aztertu dugu Miren Maniasekin

2014-09-24

2005etik 2012ra bitarte euskal zinemak izan duen bilakaera aztertu du Miren Manias doktoregai eta zinema adituak. Tesiaren ondorioetan harrapatu dugu, eta horrela ere, gurera etorri da. Bereziki, alor ekonomikotik dituzten zailtasunak aztertu ditu Maniasek. Bide batez, "Loreak" filmaz galdetu eta asko gustatu zaiola esan digu.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Bosgarren saioa

2014-09-24

Bosgarren saioan, hausnarketari tartea eskaini diogu. Euskal zinemagintzaren osasunari buruz aritu gara Miren Manias doktoregai eta zinema adituarekin. Bestalde, euskarazko bikoizketak bizi duen une larriaz hitz egin dugu Marian Galarraga Tinko elkarteko kidearekin eta Mikel Mendizabal bikoizlearekin. "Loreak" filmaren aurkezpenak emandakoa gogora ekarri dugu eta "Lantanda" dokumentalari buruzko erreportajea eskaini dugu. Adituen solasaldian, berriz, Amaia Garcia (Urumeako Kronika) eta Mikel Kintana (Euskal Irratiak) izan ditugu.

bideoaren irudia
28 gazteen aurkako epaiketaz

2014-09-24

Astelehenean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita 28 gazteren aurkako epaiketa. Tortura salaketak egin dituzte lehenengo egunetan, eta horretaz aritu gara. Baita abortoaren lege erreforma bertan behera uzteaz ere. Gurekin izan ditugu Ion Telleria Naiz-eko kazetaria, Koldo Bilbao EGIko kidea eta Mikel Serrano Zumarragako alkate eta PSE-EEko kidea.

bideoaren irudia
"Zer da Sare?". Herritarrek erantzun diote galderari

2014-09-24

Sare herritarra aurkeztu zuten joan den astean. Baina, zer da zehazki Sare? Galdera hori erantzun nahian hainbat herritarrekin bildu gara eta bideo honetan jaso ditugu euren iritziak.

bideoaren irudia
Joseba Permach: "Helegitea datozen hilabeteetan aurkeztuko dugu; erabakia urtebetera jaso dezakegu"

2014-09-24

Herriko tabernen ebazpena udan kaleratu zuten, auzipetu bakoitzak jaso ostean helegitea jarriko dute orain. Auzia zein egoeratan dagoen kontatu digu Joseba Permach auzipetuak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | 28 gazteen aurkako epaiketari begira

2014-09-24

Joseba Permach Herriko Tabernen auziko auzipetua izan dugu elkarrizketen atalean. Bestalde, astelehenean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita 28 gazteren aurkako epaiketa eta solasaldiko protagonista horixe izan da. Tortura salaketak egin dituzte lehenengo egunetan, eta horretaz aritu gara hizketan. Baita abortoaren lege erreforma bertan behera uzteaz ere. Erreportajean, "zer da Sare?" galderari erantzun diote hainbat herritarrek.