Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Duintasunez galdu zuen Eibarrek liderraren aurka

2015-03-17

Eibar 0 - Bartzelona 2. Partidu serioa jokatu zuen Gipuzkoako taldeak liderraren kontra. Atzean nahiko fin aritu ziren, baina erasoan kamuts samar. Garitanoren mutilek amore eman behar izan zuten Messiren kontra. neurketaren analisia egin eta Eibarrek bizi duen egoera kezkagarriaz hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Gora begira jarri da Athletic

2015-03-17

Celta 1 - Athletic 2. Bolada onari eutsi zion talde zurigorriak Balaidos futbol zelaian. Adurizek penaltiz eta San Josek buruz sarturiko golei esker urrezko beste hiru puntu lortu zituen Valverderen taldeak. Neurketa bera aztertu eta sentsazio onaren inguruan aritu gara Juan Carlos Latxaga, Manex Altuna eta Mikel Abasolorekin.

bideoaren irudia
Marka guztiak hausten dabilen Maddi Fernandez bodyboarderra ezagutu dugu

2015-03-16

Olatuak hartzen denbora luzea ez badarama ere, primeran moldatzen da bodyboardean Maddi Fernandez. Besteak beste, 16 urteko lezotarra  Espainiako txapelketan irabazle eta Europakoan bigarren gelditu da. Aurrera begira ere erronka handiak ditu eta hau guzti hau bere egunerokoarekin nola egiten duen bideragarri azaldu digu.

bideoaren irudia
Gazteak jabetzen al dira genero berdintasunaz?

2015-03-16

Aizank! saioaren atal berri honetan genero berdintasunaz hausnarketa egiteko parada hartu dugu. Horretarako Donostiako Axular Lizeoan izan gara. Gazteek nola ikusten dute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna? Jabetzen al dira egunerokoan oharkabean pasa ohi diren mikromatxismo deiturikoez? Honetaz guztiaz eta berdintasuna bermatze aldera gazteek duten egitekoez eztabaidatu dugu.

bideoaren irudia
Sexologia: lehen aldia

2015-03-16

"Lehen aldia" esaten zaionak kezka handia pizten du gazteen artean. Amaia Vazquez sexologoak "lehen aldia" sarketari soilik ez zaiola deitu behar azaldu digu batetik eta sarketaren aurretik eman beharreko urratsak zein diren gomendatu digu. Honek guztiak sor ditzakeen beldurrez ere aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Aizank! | Genero berdintasuna eta Maddi Fernandez

2015-03-16

Martxoaren 8a atzean utzi badugu ere, genero berdintasunak denok kezkatzen gaitu. Aizank! saioaren atal berri honetan, honen inguruan gazteek duten ikuspegia ezagutu nahi izan dugu. Bestalde, Lezoko Maddi Fernandez bodyboarderrarekin izan gara. Azkenik, astero bezala, Amaia Vazquez  sexologoak "lehen aldia"-ren inguruan sor daitezken kezkak argitzen lagundu digu.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes