Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Alokairu sozialeko etxebizitzak sustatuko ditu Nafarroako Gobernuak

2018-10-15
100dik gora alokairuzko etxebizitza sustatuko ditu Nafarroako Gobernuak landa eremuan, Iruñerria kanpoko eskaintza handitzeko. Horrela, exekutiboak bere apustua berretsi nahi du alokairu sozialeko etxebizitza kopurua handitzeko bai eta eraikinen eraberritze lanak sustatzeko ere.
bideoa prestatzen
700 egun daramatzate preso Altsasuko gazteek

2018-10-15
Bi urte bete dira Altsasuko auziari hasiera eman zion liskarra gertatu zenetik. 700 egun daramatzate preso Adur Ramírez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek; eta 128 egun, Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Jon Ander Cob eta Julen Etxeberriak. Egoera salatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzokoan Altsasun eta gazteak aske uzteko eskatu zuten beste behin.
bideoa prestatzen
Ongi etorri errefuxiatuak salaketa kanpaldiarekin aurrera jarraituko du

2018-10-15
Bart gauean akanpalekua hustu arren, Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatutako salaketa ekimenarekin asteazken arte jarraituko dute. Beraz Areatzako plazan, erakusketa, informazio gunea eta akanpalekua bere horretan jarraitzen du. Atzo gertatutakoaren erantzulea, Bilboko alkatea eta segurtasun saila direla azpimarratuz. Honetaz gainera, eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu eta Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herria harrera herria dela nabarmendu nahi izan dute.
bideoa prestatzen
Info7 irratiaren ibilbidea amaituko da abenduan, neurri handiagoko proiektu bat abiarazteko

2018-10-15

Aztibegia elkarteak Info7 irratia martxan jarri zuenetik hamahiru urtera, egungo irratiko emisioa etengo dute tamaina handiagoko proiektu bati ekiteko. Aztibegiaren sorrerako helburu nagusia FMz emititzeko legaltasun osoa izango zuen Euskal Herri mailako irrati proiektu bat sortzea zen eta horretarako baldintzak lortu dituzte, Hego Euskal Herrian. Hargatik, itxieran baino, proiektu berrian arreta jarri behar dela nabarmendu du Iñaki Altuna Aztibegia elkarteko lehendakari ohiak.

Legez emititu ahal izateko aukera hori borrokatzeaz gain, irrati espazioko aniztasunaren inguruko eztabaida ere sustatu nahi izan du Aztibegiak. Elkarteko egungo lehendakari Eider Olazarren hitzetan, ez da prozesu erraza izan legezko lizentzia lortu artekoa.

Eta zergatik erabaki dute Info7 irratia itxi eta proiektu berri bat abiaraztea? Lizentzia lortzeko prozesuan eragile gehiagorekin elkarlanean aritu delako Aztibegia, eta Info7ko ondareari eutsiko badiote ere, dimentsio handiagoko proiektu bat sustatu nahi dutelako.

Garai berriari hasiera emateko, herrialdez herrialdiko informazio bilkurak egingo dituzte aste datozen bi asteetan. Urriaren 17an Iruñeko Condestable jauregian, 18an Donostian, Egia kultur etxean. Urriaren 24an, Gasteizko Aldabe gizarte etxean eta Bilboko La Bolsan. Bilkura guztiak 19:00etan izango dira. Urte amaierarako aurreikusi dute Info7ren emisioa etetea eta hamahiru urteotan irratiko partaide izandako guztiei egin diete egun horretarako gonbidapena.

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #48: Kaleko Urdangak + Jon Gurrutxaga

2018-10-11
Lehen erreportajea egieko Kaleko Urdangak taldearekin batu gara. "Nortasuna" diskoa kaleratu berri dute, punk oi! ereserkiak biltzen dituen lan oldarkorra. Aste honetako saioko bigarren protagonista Jon Gurrutxaga izango da. Elgoibar herriko Sotoan egin dugu zita berarekin Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu duen "Kateak" disko txikia ezagutzeko.
bideoa prestatzen
Hitzen Ahairea aurkeztu du Gotzon Barandiaran idazleak, kantagintzaz eta literaturaz hausnarketa

2018-10-11
Larrabetzuko idazlearen azken obrarekin batera, Getxoarte jaialdiako El Respiradero saio, Elorrion ospatutako errebonbilo jaia eta beste hainbat.