Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Aneguria, Audience edo El_Txef_A Hirian musika jaialdian

2018-04-13

Bilbao BBK Live jaialdiak, Kobetamendiko eskaintzaz gain, 50 talde baino gehiago eramango ditu hiriaren erdigunera eta hiru gune baliatuko dituzte horretarako. Maiatzaren 26an egingo duten Hirian festibala, ekainaren 30eko Bereziak jaialdia eta uztailaren 6tik 11ra izango den Night and Day izenekoa.

bideoaren irudia
Hauskortasunaren indarra azaleratu du Doctor Deseok bere lan berrian

2018-04-13

Bilbotarrek euren hamaseigarren diska aurkeztu dute, "La fuerza de la fragilidad: Palabras ante el espejo" izenarekin. Bertan, besteak beste, Aiora Renteria edo Fernando Velazquez-en kolaborazioak izan dituzte. Hauskortasunaren indarrak mundua aldatu dezakeelakoan, Doctor Deseok birari ekingo dio hurrengo asteetan eta Durangon, Gasteizen, Donostian, Bilbon -bitan- edo Iruñean ikusi ahal izango ditugu.

bideoaren irudia
Isa Garnika (CDRko kidea): "Herria ez da biolentoa; Estatua, bai"

2018-04-12
Auzitegi Nazionalak baldintzapean utzi du aske Tamara Carrasco CDRetako ekintzailea. Epaileak baztertu egin du errepide mozketak eta ordainlekuak irekitzeko ekintzak sustatzea egotzita Fiskaltzak haren gain jarritako terrorismo eta sedizio delituen akusazioa, eta desordena publikoarengatik soilik epaituko dute. Testuinguru honetan elkarrizketatu du Saioa Baleztena berriemaileak Isa Garnika, Bartzelonako Gracia auzoan bizi den CRDetako kide nafarra.
bideoaren irudia
Aske utzi dute CDRetako kidea, "terrorismo" eta "sedizio" delituen akusazioak baztertuta

2018-04-12

Auzitegi Nazionalak baldintzapean utzi du aske Tamara Carrasco CDRetako ekintzailea. Epaileak baztertu egin du errepide mozketak eta ordainlekuak irekitzeko ekintzak sustatzea egotzita Fiskaltzak haren gain jarritako terrorismo eta sedizio delituen akusazioa, eta desordena publikoarengatik soilik epaituko dute.

Testuinguru honetan elkarrizketatu du Saioa Baleztena berriemaileak Isa Garnika, Bartzelonako Gracia auzoan bizi den CRDetako kide nafarra.

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #32: Zazkel eta Deus Ez

2018-04-12

Bi izanen dira aste honetako Musika zuzenean telebistako edukiak nagusiak

Erritmo dantzagarriekin hasiko dugu saioa eta horretarako Zazkel taldearekin bildu gara Arrasateko gaztetxean.Bilboko taldeak "ez Entzun" izeneko diskoa kaleratu du, gustura eta gogoz entzun dugun disko ederra.

Errepidea hartu eta Deus Ez taldearen entsegu lokalera abiatu gara argitaratu duten lehen disko luzea ezagutzeko. Eibar herriko hirukoaren rockaz gozatuko dugu bigarren erreportajean.
 

bideoaren irudia
Lur azpitik-lur azalera, Ezkabako presoen oroimena berreskuratzen duen erakusketa

2018-04-12

Memoria historikoa berreskuratzeko helburua dauka Txinparta eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanaren bidez osatutako erakusketak. Estatuko zenbait tokitan izan da ikusgai dagoeneko. Joan den astetik eta apirilaren 20ra bitarte, Iruñeko Mendillorrin bisita daiteke; ondoren, Nafarroako Parlamentura eramanen dute. Esposaketak Ezkaban lurrazpian aurkitutako presoen inguruko dokumentu eta bestelako arrastoak biltzen ditu. Memoria historikoarekin lotuta ere, gaurkoan Iruñeko Udalak oroimen plaka bat ezarri du hilerrian gerra zibilean eraildako iruindarrak gogoratzeko.