'846 KM' dokumentala ikusgai asteartean Hamaika Telebistan
Promozioak
'846 KM' dokumentala ikusteko aukera izango da astearte gauean Hamaika Telebistan. Amasa-Villabonako zazpi gaztek Réau-ko espetxetik Martuteneko espetxera egindako aldarrikapen bidaia jaso dute dokumentalean.
Ainhoa Ozaeta andoaindarraren egoera salatzeko xedez egin dute ikus-entzunezkoa, eta bidaieko irudiez gain, Idoia Ozeta presoaren senidearen testigantzak bildu dituzte. , Esan bezala, Hamaika Telebistan ikusi ahal izango da ikus entzunezkoa astearte gauean, 22:30etik aurrera.
Hemen ikus dezakezue Beñat Uribe egileetako bati egindako elkarrizketa.