Skip to main content

Amaia Izkoren bizitzan barneratuko gara 'Esker onez' saioaren bigarren atalean

Promozioak

Amaia Izko abokatua ezaguna da, besteak beste, euskal presoen alorrean egin duen lanarengatik. Haur ausarta zen, eta gaztetan egindako bidaiek eragina izan zuten munduari begiratzeko moduan. Abokatutzaren bidez, euskal presoen ahots bihurtu zen, tortura eta errepresioak salatuz. Horren ondorioak bere gorputzean ere jasan behar izan zituen, eta jopuntuan hartu zuen Espainiako Audientzia Nazionalak.

Tortura eta Altsasuko auzia bere gogorrenak izan direla dio, ikusi zuelako Estatua zer "birrintzeko gai den". Sistema judizialean ez du konfiantzarik, baina aldi berean uste du bere lanarekin gauza asko lor daitezkeela.

Larunbatean, 21:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan.