Skip to main content

Oier Sanjurjoren bizitza ezagutuko dugu astearteko 'Esker onez' saioan

Promozioak

Oier Sanjurjo Osasuna futbol klubeko kapitaina izan da hainbat urtetan, eta ohitua dago herritarrek kapitaina oihuak entzuten. Eta halere, “konfiantza gabeko momentuak” bizi izan ditu goi mailako kirolean. Ardura, zalantzak, meritua…

Lizarrako txikiak ez zekien zer izanen zen handitan baina gauza bat egiten zuen: futbolean jolastu. Eta jolastu izan du, 530 partida zehazki, horietatik 356 Iruñeko taldearekin. Egun, futbolari ohia da Sanjurjo, erretiroa hartu baitu, baina futbolaz gozatzen jarraitzen du familiarekin, bere iritziz, “baloi baita jostailurik politena".

Saioa asteartean, 22:00etan, Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta Youtuben.