Skip to main content

'Lesbos gertutik' dokumentala ikusgai asteburuan Hamaikan

Promozioak

Asier Arroita Zaporeak elkarteko boluntarioak hiru aste igaro ditu Lesbosen, elkarte horrek bertan duen sukaldean prestatutako "duintasun platerak" errefuxiatuei banatzen. Emozio handiko hiru aste horietan gertutik bizi izan du Greziako irla horretara iristen diren milaka pertsona migratzaileren bizimodua, baita horien egunerokoa xamurtzen saiatzen diren boluntarioen egunerokoa ere. 

Ostiralean, 22:00etan, dokumentalaren estreinaldia izango da Hamaika Telebistan, eta larunbatean eta igandean ere ikusi ahal izango da, ordu berean, Hamaikan.