Skip to main content

Emilio Majuelo ezagutuko dugu astearteko Esker onez saioan

Promozioak

Patxadaz aritzen da Emilio Majuelo historiaz, letra larriz, historia baita bere historia propioa. Txikitan hasi zen irakurtzen, jakinmina piztu baitzitzaion liburuen bidez. Eta ikasketen ondoren, historia soziala, politikoa, mugimendu sozial eta sindikalak, Gerra Zibileko errepresioa... Horiek guztiak plazaratu zituen bere tesian, euskara ikasten ari zen bitartean.

Tuteran jaiotako Emilio Majuelok Navarra 1936 liburuan hartu zuen parte, beharrezkotzat jotzen dituelako dibulgazioa eta irakaskuntza. Hori hala, irakasle jubilatua baden arren, berak dio “beti saiatu behar dela ikasten eta ulertzen”.

Asteartean, 22:00etan, saioa ikusgai hamaika.eus, youtube eta spotifyen.