Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

'Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian' dokumentala asteburuan Hamaikan

Promozioak

Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasuntsuak eta modu jasangarrian ekoiztutakoak izatea herrialde guztien eskubidea dela?

Euskal Herriko hainbat esperientzia jaso ditu Bizilur elkarteak dokumental honetan, non utopia errealitate bihurtzen den. Elikadura ekoiztea eta kontsumitzea baino gehiago baita, antolakuntza eta harreman justuagoak eraikitzea, pertsonak eta beren duintasuna erdigunean jartzea. 


Ostiralean, larunbatean eta igandean, 22:00etan, dokumentala ikusgai Hamaika Telebistan.

Hamaika Telebista