Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

'Azken dantza maisua' dokumentala asteburuan ikusgai Hamaikan

Promozioak

Beasaingo molde zaharreko azken dantza maisua izan zen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

Aldaketa garaia da, plazan emakumeak aterako dira dantzan lehen aldiz, baina mendeetako ohituraren gidaritza nork hartuko duen erabaki behar da. Tradizioa, genero berdintasuna, kirola edo maskulinitate berrien agerpena uztartuko dira herri baten historia kontatzen du Bira Produkzioak eta Aurtzaka dantza taldearen artean ekoiztutako lan honek. 

Ostiralean, larunbatean eta igandean, 22:00etan, dokumentala ikusgai Hamaika Telebistan. 

Hamaika Telebista