Skip to main content

Bi ikertzaile aitzindariren inguruko dokumentalak asteburuan Hamaikan

Promozioak

Lore Erriondo Korostola eta Jesus Mari Txurruka Argarate ikertzaile aitzindarien inguruko 'Ikerl(h)ari' mikrodokumentalak emitituko ditugu asteburuan Hamaikan. 

Ikertzaileek egin duten bidea eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko beren testigantzak ezagutzeko aukera izango dugu UEUk Bira Produkzioak eta In Studioarekin batera egindako ikus-entzunezko honetan. 

Ostiralean, larunbatean eta igandean, 22:00etan, dokumentala ikusgai Hamaika Telebistan.

Hamaika Telebista