'Urak eginen du bide' dokumentala emitituko dugu urtarrilaren 24an Hamaikan
Promozioak
Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri dute, eta horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak.
Baina zein hizkuntzetan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du honek eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak landu dituzte June Agirre, Alex Altuna eta Oier Markotegik Pantailak Euskarazekin batera ekoitzitako dokumental honetan.
Urtarrilaren 24an, 21:30ean, dokumentala ikusgai Hamaika Telebistan.