Skip to main content

Argizpi produktu usaintsuen proiektua ezagutuko dugu aste honetako 'Bizib(h)erri' saioan

Promozioak

Larraun bailarako Uitzi herrira joango gara aste honetan eta Ainhitze Martirenaren Argizpi produktu usaintsuen proiektua ezagutuko dugu. Ez da denda fisikoa, eta instagramen eta merkatuetan saltzen ditu kandela usaintsuak, argizaria eta produktu pertsonalizatuak, besteak beste. Kandela bat egiten ere erakutsiko digu. 

Asteazkenean, 22:00etan, saioa ikusgai hamaika.eus eta youtuben.

Hamaika Telebista