Aiert sortzailea izango da aste honetako Musika Zuzenean saioan
Promozioak
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko erreportaje nagusia grabatzeko Oñatin izan gara. Aiert sortzailearekin egin dugu hitzordua pasa den neguan argitaratu zuen ‘Somateka’ lehen diskoa gertutik ezagutzeko. Kantuez, musika sorkuntzaz eta bestelako gaiez aritu gara luze eta zabal.
Ostegunean 22:00etan, saio osoa ikusgai Hamaika Telebista, www.hamaika.eus eta Youtuben.