San Fermin Txapelketako 4 1/2ko finala zuzenean ikusgai Hamaikan
Promozioak
Azken txanpara iritsi da Ados Pilotak antolatutako San Fermin txapelketa. 4 eta erdiko modalitatean, Mendiburuk eta Oskozek lortu dituzte finalerako txartelak Iturriagaren eta Ruiz de Infanteren aurka jokatutako partidetan.
Larunbatean, 17:00etik aurrera, binaka jokatuko dute Barrokalek eta Arrastiak Iturriagaren eta Ruiz de Larramendiren aurka, eta ondoren izango da final handia. Partida guztiak Hamaika Telebistan eta hamaika.eus webgunean zuzenean jarraitu ahal izango dira.
Finalerako sarrerak eros daitezke hemen eta lortutako dirua Adacen elkartearentzako izango da.