Telekomunikazio burujabetzaren inguruan gehiago jakin nahi? Izarkom eskola martxan da!
Promozioak
Izarkomek eta Hamaikak elkarlanean abian jarritako formakuntzarako erraminta da Izarkom eskola. Telekomunikazioak eta teknologiak izan dezaketen eragina aztertzea eta lengoai teknikotik kaleko hizkerara jaistea, eta bestetik, kontsumo arduratsuaren, eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren inguruko eztabaida piztea da ekimenaren helburua.
Hilabeteko azken asteazkenetan hainbat gairi buruzko solasaldiak egingo dira Bilboko Izarkomen egoitza, eta hilabeteko lehen asteazkenean ikusi ahal izango dira Hamaika Telebistan zein sareetan. Urriaren 1ean mitituko da lehen saioa eta Usue Morik adimen artifizialaren argi-ilunak izango ditu hizpide.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako saioa da hau.

















