Skip to main content

Sareren manifestazioaren jarraipen berezia zuzenean Hamaikan

Promozioak

Sarek deituriko ‘Ezin da gehiago luzatu’ manifestazio nazionalari buruzko saio berezia egingo dugu urtarrilaren 10ean, larunbata, 16:30etik aurrera. Solasaldia izango da platoan eta gainera, kazetariak Bilboko kaleetan ibiliko dira zuzeneko konexioak eginez eta kaleko giroa jasoz.

Zuzeneko saioa, LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, hamaika.eus/zuzenean helbidean ikusi ahalko da, baita Android TBrako aplikazio bidez ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista