Skip to main content

Martxoaren 8an saio berezia egingo dugu zuzenean Hamaikan

Promozioak

Datorren igandean, 11:30etik aurrera, Martxoaren 8ko mobilizazioen inguruko saio berezia zuzenean ikusteko aukera izango da Hamaikan.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak eguerdian Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen zein Iruñean deitutako mobilizazioetan izango gara bertako irudiak, aldarrikapen nagusiak eta herritarren iritziak bilduz. Eduki guztiak hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan egongo dira eskuragarri.

Zuzeneko saioa LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz gain, hamaika.eus/zuzenean helbidean ikusi ahalko da, baita Android TBrako aplikazio bidez ere.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista