Skip to main content

'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren estreinaldia maiatzaren 8an Hamaikan

Promozioak

Dokumentalaren protagonista Pello Rubio da. Politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi pertsona elkartu zituen Rubiok Txillarre baserriko mahai berean, Pako Egea (PSE) eta Arnaldo Otegi (ezker abertzalea). Paco Egearen eskutik iritsi zen Jesus Egiguren Txilarrera, eta, geroago, alderdi bateko zein besteko kide gehiago ere bildu ziren bertan. Han 1999 eta 2005 artean izan ziren elkarrizketak oinarri izan ziren ETAk bere jardun armatuari amaiera emango zion prozesua abiarazteko akordioak erdiesteko. Pello Rubioren bizipenak eta elkarrizketa horien nondik norakoak kontatzen ditu dokumentalak.

Hamaikaz gain, Kanalduden eta Goiena TB, GUKA TB, 28 kanala eta GiTB tokiko telebistetan ere ikusi ahal izango da dokumentala maiatzaren 8an, 22:00etatik aurrera.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista