Skip to main content

'Arg(h)itzen' dokumentala emitituko da datorren ostiralean Hamaikan eta Kanalduden

Promozioak

Sakanan gutxienez 149 pertsona torturatu dituzte 1966 urtetik 2011 urtera, eta 30 pertsonen testigantzak bildu dituzte. Horiez gain, Amaia Izko eta Iñigo Iruin abokatuak, Martxelo Otamendi eta Mikel Reparaz kazetariak, Serge Portelli Frantziako magistratua, Iñaki Egaña historialaria eta Laura Pego kriminologoa ere agertzen dira, besteak beste.

Egileen esanetan, diktaduran zein demokrazian Espainian egon diren gobernu guztiak baliatu dira torturaz: “Dokumentalak ez du soilik erakusten zer den tortura eta nola egin dakiokeen aurre, adituen bidez Estatuaren inpunitatea bermatzen duten egiturak azaleratzen ditu”, nabarmendu dute.

‘Arg(h)itzen’ dokumentala ikusi ahal izango da datorren ostiralean, maiatzaren 22an, 22:00etan Hamaikan eta Kanalduden, telebistan zein webgunean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista