Skip to main content

AIMARZ musikaria ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan

Promozioak

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioko protagonista AIMARZ izango da. Hogei urte besterik ez ditu eta dagoeneko lortu du toki bat gure musika eszenan. Elektronikatik abiatuta, askotariko doinuak lantzen ditu, koloretsuak eta dantzagarriak. Pasa den neguan ‘Z’ diskoa kaleratu zuen, eta laster ‘Txorterriko jaiak’ EP txikia zintzilikatuko du sarean, Kilikirekin elkarlanean.

Ostegunean 22:00etan saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista