Ados Pilotaren San Fermin torneoko binakako final handia zuzenean Hamaikan
Promozioak
Ados Pilotak antolatutako San Fermin torneoko binakako finala Hamaikan ikusi ahal izango da zuzenean ostiralean, 12:00etatik aurrera.
Oskozek eta Orbegozok lortu dute dagoneko finalerako txartela, eta ostegunean erabakiko da bigarren bikotea: Barrokalek eta Mendiburuk Iturriaga eta Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko dute Lesakan, ostegunean, 18:30ean, eta irabazten duena Iruñeko Labrit pilotalekuan ariko da final handian.
Esan bezala, ez galdu ostiralean, 12:00etan, San Fermin torneoko finala zuzenean Hamaikan.

















