Skip to main content

'Pakistan, hamaika abentura' saioa estreinatuko da abuztuaren 4an Hamaikan

Promozioak

Asier Arroita Lafuentek Pakistanen barrena bizikletaz egindako bi hilabeteko bidaia jasotzen du saioak. Karakoram mendilerroko errepide ikusgarriak, Hunzako bailara, glaziarrak edota Lahoreko ondare historikoa zeharkatu ditu Asierrek bizikleta gainean. Dokumentalaren ardatza, baina, ez dira lekuak, bidean ezagututako pertsonak baizik.

Ez galdu Asier Arroita Lafuentek eta Nagore Sarasola Aramendiak sortutako saioa abuztuaren 4tik aurrera, asteartero eta ostegunero 22:00etan, hamaika.eus webgunean zein telebistan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista