Skip to main content

Aste honetako Mugari Begira saioan mugaren gainetik kultura, kantua eta euskarari buruz hitz egingo dugu

Promozioak

Aste honetako Mugari Begira saioan mugaz gaindi, kultura, kantua eta euskarari buruz hitz egingo dugu. Aritz Ganboak Isturitzeko kobazuloetatik pasatzen da, Europako musika-tresna zaharrenak aurkitu diren lekutik, eta handik Ezterenzubira iristen da, Eñaut Etxamendiren etxera, mugarriak etxetik ikusten diren lekura. Ez Dok Amairuko kideak muga militarizatu bat ezagutu zuen haurtzaroan, baina baita mugaren gainetik bizi zen euskara bat ere.

Hala, bidaia osoan mugei begira ibili ondoren, euskarari begiratzen dio, mugak gainditzeko tresna gisa. Zuberoan, Urrustoi-Larrabilen, Jean-Louis Davant euskaltzainak euskara batuaren sorrera kontatzen du barrutik: euskararen desagerpena bilatzen zuten bi estatu, elkarrengandik urrun bizi ziren euskalkiak, eta euskaldunak euskaraz elkar ulertzeko premia.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista