Estitxu Arozena bertsolaria aste honetako 'Esker onez' saioan
- Bideoa:
Komunikatzaile paregabea zela txikitatik esaten zioten Estitxu Arozenari, eta bertute horri segika, lehenbiziko bertso eskola sortu zenean izena eman, eta plazaz plaza ekin zion. Bertsolaritzan emakumeen presentzia oso txikia hasi zenean hasi zen plazaz plaza, eta gero etorriko zirenei bidea ireki zienetako bat izan da, zalantzarik gabe.
Aitortu du txapelketetan parte hartzea ez dela bere gustukoa, baina Nafarroako Txapelduna izatea mugarri bat izan zen historian. Plazagizonetaz, txalometroaz, eta lehiaz aritu da Estitxu Arozena, zer esan badagoela uste duelako. Eta plaza eta oholtzatik kanpo baldin badabil ere, hurbil du bertsolaritza oraindik.
Asteartean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta Youtuben.
- Created on .