Skip to main content

“Populistak” direla esanez, Urkulluk sindikatuei eraso die grebaren aurrean eta arlo pribatua goraipatu du

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2023, urr. 24 - 09:10

Sektore publiko guztia grebara deituta dago urriaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 150.000 langile ingur. Urkulluk sindikatu deitzaileen aurka egin du, “populistak” direla esanez, eta enpresa pribatuen papera goraipatu du.Lehendakariaren ustez “hauteskunde interesak” daude mobilizazio horien atzean. Bingen Zupiriak EAE "hondamendia eta erabateko kaosa" dela ikustarazteko "tematuta" dauden diskurtsoak gaitzetsi ditu. ELAk “errealitatetik kanpo” egotea eta “patronalaren diskurtso erreakzionarioa zabaltzea” leporatu dio. Bere ustez, Urkulluk "nahiago du erregearekin, Ana Botinekin edo Feijoorekin eseri, sektore publikoko langileekin baino".

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista