%100eko jarraipena izan du Mecanerreko langileen bigarren greba egunak
Ekonomia
2023, urr. 11 - 13:10
Bilbon egin dute manifestazioa. Mecanerrek iaz 606.000 euroko irabazi zituela azaldu diote Jaurlaritzari. Lantegia bideragarria dela azpimarratu dute sindikatuek, eta Stellantisek ekoizpena mantentzearen alde agertu dira. Horrez gain, esan dute ez dela soilik langileen borroka bat, baizik eta eskualdearena, industria sarearen defentsan.