Skip to main content

%100eko jarraipena Tuvisako grebaren lehenengo egunetan

Ekonomia

2024, ots. 13 - 07:02
Greba mugagabeari hasiera eman zioten Tuvisako langileek larunbatean. Lehenengo egunetan plantillaren %100 grebarekin bat egin duela adierazi dute langileen ordezkariek, %30ean ezarritako gutxieneko zerbitzuetako autobusak baino ez direlarik atera. Langileek salatu dutenez, enpresaren zuzendaritzak negoziazioa blokeatu du. Lan baldintza seguruak aldarrikatzen dituzte, zerbitzu duin bat emateko baldintzak, hain zuzen. Iñaki Gurtubai zinegotziak eta Tuvisako lehendakariak aipatu duenez, greba eskubidea errespetatzen badu ere, lanuzteak justifikaziorik ez du, langileen baldintzak jada oso onak baitira.
Hamaika Telebista