Skip to main content

1.544 bozka Gasteizko Michelin lantegiko erreferendumaren lehengo txandetan

Ekonomia

Mikel Claver

2023, urr. 09 - 12:10
Ostiralean hasitako erreferenduma astelehenean amaituko da, gaueko 23:00etan. Ostirala eta astelehenaren lehenengo txandan 1.544 bozka jaso dira. Michelineko langileek lantegien arteko batzordetik atera edo bertan mantentzea erabaki behar dute. ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek batzorde horretatik ateratzearen alde agertu dira, lan baldintzak hobeto defendatzeko aukera egongo dela argudiatuz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista