Skip to main content

1.640 pertsonak eman dute izena Gasteizko suhiltzaileen lan-eskaintza publikorako

Ekonomia

2024, urr. 23 - 11:10
1.640 pertsonak eman dute izena Gasteizko suhiltzaileen lan-eskaintza publikoan; horietatik 213 emakumeak direlarik eta 6 pertsona ez bitarrak. Deialdiak enplegu publikoko 23 plaza eskaintzen ditu, plaza hauei erretiroagatiko hutsik geratzen diren bi plaza gehitzen zaizkie; guztira, 25 plaza, alegia. Lan eskaintza publikoen aurkezpenaren arduradun den Jon Armentia zinegotziak adierazi duenez, plaza hauen laurden bat emakumeek beteko dituzte 2025eko udaberrian egingo diren proben ondoren. Datuen arabera, emakumeen izen ematea %166an igo da azken deialditik. Izan ere, 2018an eginiko lan-eskaintza publikoan 80 emakume aurkeztu ziren. 2021eko datu ofizialen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko suhiltzaileen %3a baino gutxiago dira emakumeak; Araban 181 suhiltzailetatik bakarrik 3 emakumeak direlarik.
Hamaika Telebista