2020ko greba orokorrean atxilotutako hiru auzipetuak ez dira kartzelan sartuko
Ekonomia
2023, uzt. 04 - 04:07
EHko Eskubide Sozialen Gutunak deitutako greba orokorrean, hamar lagun atxilotu zituzten Morea merkataritza gunean. Horietako hiru astelehen honetan epaitu dituzte. Agintarien aurkako delitua eta desordena publikoak leporatzen zaizkie. Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra ezarri die, eta hiru urteko inhabilitazioa. Ez dute espetxera sartu beharko, baina Grebalariekin bat mugimenduaren arabera, zigorra “neurriz kanpokoa” da. Hiru epaituei babesa emateko, jendetza bildu da goizeko 11:00etan Nafarroako Auzitegian.